De la Rosa Hispanian ariko da datozen bi sasoietan
1 FORMULA. Hispaniak atzo jakinarazi zuen Pedro de la Rosa taldeko pilotua izango dela hurrengo bi denboraldietan. 40 urte dauzka De la Rosak, eta McLaren Mercedes taldeko ordezko pilotua da. 85 sari nagusitan parte hartu du kataluniarrak, Arrows, Jaguar, McLaren eta Sauberrekin. «Motibazioz gainezka» dagoela aitortu zuen atzo pilotuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu