Juan Martin del Potrok (20 urte, Argentina) irabazi du, bart, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Irekia, eta hori izan du Grand Slameko bere lehen titulua. Hain zuzen, Roger Federer zerrendaburua eduki du aurkari finalean, eta 3-6, 7-6, 4-6, 7-6 eta 6-2 hartu du mendean. Lau ordu eta sei minutu iraun du partidak. Federer izan zen aurreko bost irekietako garailea.
"Torneo hau dut gustukoena eta nire bizitzako ametsa bete dut. Gainera, zeinen aurka eta Federerren aurka", esan du Del Potrok finala bukatu ondotik. "Hau da neure unerik onena". Orain ATPn aurreneko tokian jarri nahi duela aitortu du -Federer dago lehen postuan, Rafael Nadal bigarrengoan-. "Bide onean noa".
Finala galdu arren, denboraldiarekin kontent dago Federer. "Izan ere, Grand Slameko bi torneo irabazi ditut. Gainera, ezkondu egin naiz urte honetan eta bikiak izan ditugu. Zer gehiago eska dezaket".
Guillermo Vilas zen orain arte AEBetako Irekia irabazia zuen argentinar tenislari bakarra (1977an).
tenisa
Del Potroren lehen Grand Slam torneoa
Bost setetan gainditu du Federer AEBetako Irekiko finalean, bart.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu