Esprintean parekorik ez duela erakutsi du beste behin Marcel Kittelek (Quick), Paueko helmugako zuzengunean. Bizikleta erdiko aldea atera dio Dylan Groenewegeni (Lotto). Edvald Boasson Hagen (Dimension) izan da hirugarren.
Maciej Bodnar (Bora) izan da, dena den, eguneko protagonista. Lehenengo kilometroan ihes egin eta 202 kilometro egin ditu ihesean, azken 28ak bakar-bakarrik, gainera. Ordura arte, Marco Marcato (Emirates) eta Frederik Backaert (Wanty) izan ditu bidelagun. Tropelak oso estu hartu duen arren, helmugatik 250 metrora harrapatu dute. Eguneko lehiakorrenaren saria eman diote, behintzat.
Alberto Contadorrek (Trek) beste eroriko bat izan du, baina ez du ezer larririk, eta lasterketan jarraituko du.