Munduko Motoziklismo Txapelketako laugarren proba jokatuko da bihar goizaldean Shanghaiko zirkuituan (Txina). Ducati etxeko Casey Stoner da Moto GPko lehen sailkatua, eta Ducati etxea da faboritoa Txinan ere, zirkuituaren ezaugarriak eta zirkuitu hartan orain arte gertatutakoak kontuan hartuta. Atzo, lehen entrenamenduetan, Suzuki etxeko John Hopkins izan zen azkarrena, Melandri eta Pedrosaren aurretik.
Pedrosa eta Hayden Hondakoek euren maila noiz emango zain daude guztiak. Rossi izan da orain arte Stoner mendean hartu duen bakarra, baina Txinan Ducatik abantaila duela dirudi, pista azkarra delako -txapelketako zuzengunerik handiena dauka-, eta Bridgestone pneumatikoak dituztelako.
250 cc-etan Jorge Lorenzo da nagusi, bi lasterketa irabazi ditu, eta Dovizioso izango da haren kontrario gogorrena. Atzoko saioetan Lorenzo izan zen azkarrena.
125 cc-etan Aprilia etxeko gidariak dira jaun eta jabe, eta Txinako Sari Nagusian ere ez da kontrakorik espero. Pasini eta Pesek izan ziren azkarrenak atzoko saioetan.
Denak Ducatiren kontra
Shanghaien jokatuko da bihar txapelketako laugarren proba, Stoner sailkapeneko buru dela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu