Mutrikun (Gipuzkoa) jokatuko den Promozio Estropadarekin hasiko da gaur arraun denboraldia. 16:30ean ekingo diote lanari traineruak. Lehenik, erlojuaren aurkako bi txanda jokatuko dira. Portugalete eta Deustua izango dira lehenak, eta haien atzetik Arraun eta Zumaia B, minutu batera. Ondoren, lau txanda jokatuko dira. San Pedro, Firtuna-Ur Joko eta Lutxana ariko dira aurrenekoan; Ondarroa, Zierbena eta Zarautz bigarrenean; Urdaibai, Zumaia eta Trintxerpe hirugarrenean; eta Hondarribia, Isuntza eta Castro azkenekoan.
Kantabriako ontziaren parte hartzea zalantzan egon da azken unera arte. Egun mugitua izan zen atzokoa Castroko klubean. Jose Luis Korta trainerua uztekotan egon zen, klubeko lehendakariarekin ika-mika izann ondoren. Azkenean, hala ere, Castroko arraunlariek ontzian jarraitzeko eskatu zioten Kortari.
ARRAUNA
Denboraldiko lehen estropada jokatuko da gaur, Mutrikun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu