Derbia jokatuko dute gaur Realak eta Lagunak-ek, Superligako hirugarren saioan

Athletic eta Eibar etxean ariko dira Zaragozaren eta Las Palmasen kontra, hurrenez hurren

Erredakzioa
Donostia
2009ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Atseden hartu zuen joan den asteburuan Superligak, eta gaur jokatuko dituzte bertan ari diren lau euskal taldeek hirugarren jardunaldiko euren partidak -berez, atzo hasi zen hirugarren jardunaldia Valladolid-Oviedo Moderno norgehiagokarekin-. Realak eta Lagunak-ek derbia jokatuko dute Zubietan (12:00), Athleticek Zaragozari egin beharko dio aurre Lezaman, eta Eibarrek Las Palmas azken sailkatuaren kontra jokatuko du.

Egia da liga hasi besterik ez dela egin, baina Realak bere multzoko lehen postuan dela jasoko du Lagunak. Liga hasiera bikaina egin dute gipuzkoarrek. Jokatu dituzten bi partidak irabazi dituzten, eta gaur nahi dute hirugarrena. Lagunak-ek ez du oraindik partidarik irabazi. Galdu egin zuen bat, eta berdindu bestea.

Athleticek etxean hartuko du Zaragoza. Multzoko bi talde indartsuenetakoak dira. Zuri-gorriek ongi ekin diote ligari. Irabazi egin dituzte jokatu dituzten bi partidak, eta lehen postuan daude Realarekin puntuetan berdinduta. Gaurko proba gogorra da Iñigo Juaristiren jokalarientzat. Zaragozaren kontra aritu ziren denboraldi-aurrean ere eta galdu egin zuten orduan. Asko indartu dute kontrarioek taldea, eta jokalari atzerritar asko ditu.

Eibarrek ere etxean jokatuko du, eta badu aukera sailkapenean gora egiteko. Las Palmas kontrarioa da multzo horretan partidarik irabazi ez duen bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.