Garaipen hagitz garrantzitsua lortu zuen atzo Itxakok Bera Beraren pistan. 26-27 nagusitu ziren nafarrak, eta, ondorioz, zazpi punturen aldea dute jada ABF ligan. Lehen postuan sendotu da Lizarrako taldea, sailkapeneko bigarrena mendean hartuta.
Lehen zatian oreka izan zen nagusi. Aurreneko minutuetan Bera Berak ongi asmatu zuen bere erritmoa ezartzen, eta, defentsan erakutsitako lan onari esker, 2-0 jarri zen aurretik markagailuan. Nagusitasun horrek, hala ere, ez zuen luze iraun. Partida bina berdindu, eta Bera Beraren erritmoa hausteko gai izan zen Itxako, eta markagailuan aurretik jarri zen horri esker. Bost goleko aldea ere izan zuen. Baina donostiarrak ez ziren amore emateko prest, eta, lehen zatia amaitzeko bost minutu falta zirenean, 14na berdindu zuten.
Atsedenaldira irabazten ailegatu zen Itxako, dena den (14-16). Bigarren zatian, gainera, hobera egin zuen nafarren defentsak, eta, lan horri esker, zortzi golen aldea ere izan zuten. Azken txanpan lasaitu, eta markagailuan hurbiltzea lortu zuen Bera Berak. 26-27 amaitu zen partida.
Kukullagak gaur jokatuko du, Mar Alacanten pistan (20:30).
Derbiak erakutsi du Itxako dela nagusi
Bera Bera mendean hartu du (26-27), eta lehen postuan sendotu da ABF ligako sailkapenean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu