Deustuak aldea handitu du Trintxerperekin, Erandioko bandera irabazita
KAE 1era igotzeko postuaren bila ari dira biak borrokan. Gaur geldituko da hori erabakita, Santoñan
Deustuak irabazi zuen atzo, Erandion 20.08ko markarekin. Ondorioz, sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du 165 punturekin. Gainera, aldea handitu egin zuen Trintxerperekin -sailkapeneko bigarrena-. 162 puntu ditu Trintxerpek. Atzo hirugarren izan zen (20.19) Getxo Arraunen atzetik (20.16). Azken estropada gaur jokatuko dute (12:30), Santoñan (Espainia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu