Itsaso zakarrari egin behar izan zioten aurre arraunlariek eta patroiek, haize-olatu handiak zeudelako. Zenbait ontzik komeriak izan zituzten. Hala, Raspas eta Hibaika kanporatu egin zituzten epaileek. Bizkaitarren arraunlari bati arrauna hautsi zitzaion, eta uretara egin zuen jauzi. Debekatuta dago hori egitea, eta epaileek kaleratu egin zuten Areetako ontzia. Gipuzkoarrak kanporatzeko arrazoia hau izan zen: beste ontziren bat jo zuten. Bestelakoan, nabarmendu behar da Mundakak egindako lana. 22 urtez trainerua atera gabe egon ondoren, laugarren egin zuten. Zumaia B-k ere lan txukuna egin zuen, aurten aurrenekoz arraunean ari diren arraunlari asko tostetan zirela.
Atzoko jardunak gaur izango du segida. Mundakan jokatuko da Mundakako XI. Ikurriña, KAE 2 ligako bigarren estropada puntuagarria (11:30). Atzo ez bezala, ohiko moduan aritu beharko dute, lerrokatuta, hain zuzen. Atzo egin zuten lana aintzat hartuta, Deustua da gaurko estropada irabazteko faboritoa.
Sailkapena
T. DE GOZON BANDERA1. Deustua 22.31,76
2. Trintxerpe 22.54,78
3. Colindres 23.06,93
4. Mundaka 23.14,67
5. Getxo 23.22,19
6. Santander 23.35,23
7. Zumaia B 23.36,31
8. Donostiarra 23.39,29
9. Luanco 23.44,17
10. Santoña 24.49,77
11. Lutxana 25.10,12
12. Raspas Kanporatuta
13. Hibaika Kanporatuta