Txirrindularitza

Di Gregoriok irabazi du Paris-Nizako zazpigarren etapa

Samuel Sanchez Euskalteleko txirrindularia bigarren izan da. Tony Martinek lider jarraitzen du, gaurko azken etaparen atarian.

2011ko martxoaren 12a
18:24
Entzun

Bizi aritu zen atzo Remy di Gregorio (Astana) Paris-Nizako zazpigarren etapan. Brignoles eta Biot.-Sophia Antipolisen artean jokatu zen, eta azkenaurreko kilometroan erorikoa sahiestu zuen. Samuel Sanchezen (Euskaltel) aurretik helmugaratu zen. Tony Martinek (HTC-Highroad) lider jarraitzen du, biharko azken etaparen atarian.

Etapa hasi aurretik minutu bateko isilunea gorde dute txirrindulariek Japoniako lurrikararen eta ondorengo tsunamiaren biktimak gogoratzeko.

Scarponi garaile, Tirreno Adriatikon

 

Tirreno Adriatikoko laugarren etapa Michele Scarponik (Lampre) irabazi du. Narni eta Chiete artean jokatu da, eta 240 kilometrokoa izan da. Esprintean amaitu da etapa eta Scarponiren atzetik Damiano Cunego (Lampre) eta Cadel Evasn (BMC) helmugaratu dira.

Eguneko ihesaldia Sbastian Langek (Omega) eta Mickael Cherelek (Ag2r) egin dute. Ia hamasei minutuko aldea atera diote tropelari, baina 30 kilometro falta zirela harrapatu dituzte. Sailkapen nagusian Robert Gesink (Rababank) jarri da lider. Bigarren Evans da hamabi segundora eta hirugarren Scarponi bera, 25 segundo. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.