Kolpea eman du gaur Italiako Giroan Danilo di Lucak, 12. etapa irabazi eta berriro jarri delako lider. Scalenghe eta Briancon artean korritu dute etapa, 163 kilometrokoa.
Bi mendate garrantzitsu zeuden (Agnello eta Izoard), eta Di Lucak erakutsi du bera dela gizonik indartsuena. Gilberto Simoni eta biak bakarrik heldu dira helmugara. Segundo batzuetara, Andy Schleck (10 segundora), Eddy Mazzoleni (15era) eta Damiano Cunego (25era). Patxi Vila 2.39ra sartu da. Andrea Noe gaur arteko liderra hamar minutu pasara.
Sailkapen nagusian Di Lucak 1.03 kentzen dio Marzio Bruseghin bigarrenari, 1.16 David Arroyo hirugarrenari. Schleck da laugarren, 1.25era. Vila bosgarren dago, 1.39ra. Cunego seigarren, 2.10era. Emanuele Sella zazpigarren, 2.14ra. Simoni zortzigarren, 2.34ra.
Bihar, 13. etapa: Biella-Oropa, 12,6 kilometroko krono-igoera.
Txirrindularitza
Di Lucak etapa eta lidergoa
Bihar 12,6 kilometroko krono-igoera izango dute. Vila bosgarren dago sailkapen nagusian, 1.39ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu