Diaz de Zerio Bilbora bueltan, eta Velez Soriara
ATHLETIC. Athleticek Iñigo Diaz de Zerio berreskuratu du, aurrelariak Kordoban sasoi erdia utzita egin ondoren. Tarte horretan hamahiru partida jokatu ditu, eta bi gol sartu. Diaz de Zerio etortzeak Ion Velezek Athletic uztea ekarri du. Aurrelari nafarrak utzita jokatuko du Numantzian, denboraldia amaitu arte. Velezek 105 minutuz jokatu du sasoi honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu