Mikel Urrutikoetxeak lortu zuen herenegun final-laurdenetarako lehen txartela, Iñigo Diazi tanto bakar batez irabazita, Balmasedako Udal pilotalekuan. Txapelketak orain artean eman duen partidarik gogorrena eta orekatuena jokatu zuten, eta horrek egin zuen ikusgarri norgehiagoka. Izan ere, ez zuten euren mailarik onena eman biek ala biek. Diazek aukera bat baino gehiago izan zuen 22ra heltzeko, markagailuan aurretik ere izan baitzen azken txanpan, baina ez zuen jakin izan errentari eusten, eta garesti irten zitzaion. Urrutikoetxearen horma biko batek erabaki zuen neurketa.
Hala, Sebastian Gonzalez iazko txapeldunaren aurka jokatuko du final-laurdenetan. Opari bikaina, dudarik gabe. Iaz Bigarren Mailako txapeldun izan ondoren, azkar hartu dio neurria Lehen Mailari. Egindakoarekin gustura izango da Urrutikoetxea, baina behin horraino iritsita, ustekabekoa ematen saiatuko da.
Diaz 21
Urrutikoetxea 22
Iraupena. 66 minutu.
Pilotakadak. 310.
Saketik. Diazek, lau tanto eta hiru falta; Urrutikoetxeak, alerik ez eta falta bat.
Markagailua. 0-2, 2-4, 3-5, 4-6, 6-6, 7-7, 8-8, 8-10, 10-10, 10-11, 14-11, 14-15, 15-15, 16-16, 17-17, 20-17, 20-20, 21-20 eta 21-22.
Bestelakoak. Partida hasieran, dirua Urrutikoetxearen alde (100-60). Jende dezente Balmasedako Udal pilotalekuan.
Diazen opariei esker egin du aurrera Urrutikoetxeak
Zaratamoko aurrelariak Sebastian Gonzalez iazko txapeldunaren aurka jokatuko du final-laurdenetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu