atletismoa

Dibabarentzat urrea berriro 10.000 metroetan, ikuskizuna emanda

Azken itzuli handia egin du. Majewskik irabazi du pisu jaurtiketan, Pekinen bezala. Atletismoko lehen bi finalak izan dira.

2012ko abuztuaren 3a
14:37
Entzun

Tirunesh Dibabak (Etiopia, 1985) irabazi du berriro, Pekinen bezala, 10.000 metroetako olinpiar urrea, eta nola! Ikuskizuna eman du. Azken 500 metroak arte aguantatzen eta kenyarrak kontrolatzen joan da, helmugarako kilometro erdia falta zela erasoa jo du, eta bigarrenari 60ren bat metroko aldea atera dio. Azken itzuli handia egin du.

Karreraren hasieran hiru japoniarrek jarri dute erritmoa. Bizpahiru kilometroan izan dira aurrean. Azkeneko lau mila metroetan bi etiopiar eta bi kenyar geratu dira aurrean, bakarrik. Kipyego saiatu da beste erritmo bat jartzen, baina Dibabak ondo neurtu ditu indarrak, eta bukaeran aise nagusitu da.

1. Tirunesh Dibaba (Etiopia). 30.20.75.
2. Sally Jepkosgei Kipyego (Kenya). 30:26.37.
3. Vivian Jepkemoi Cheruiyot (Kenya). 30:30.44

Majewski irabazle pisu jaurtiketan, Pekinen bezala

Pekingo Jokoetan legez, Tomasz Majewski (Polonia, 1981) izan da pisu jaurtiketako olinpiar txapelduna Londresen, 21,89 metroko marka egin da. Atletismoko lehen finala izan da.

Majewski oso erregular aritu da finalean, sei jaurtiketetatik bostetan gainditu baitu 21 metroko marra: 21,19, 21,72, 21,87, 21,72 eta azkenekoan 21,89. Batean jaurtiketa baliogabea egin du.

1. Tomasz Majewski (Polonia). 21,89 metro.
2. David Storl (Alemania). 21,86.
3. Reese Hoffa (AEB). 21,23. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.