Diploma eskuratu du Tania Calvok

Zazpigarren postuan sailkatu da gasteiztarra.

Calvo, atzean Casas duela. ALEJANDRO ERNESTO / EFE
2016ko abuztuaren 12a
23:25
Entzun

Pistako txirrindularitzako taldekako abiaduran diploma olinpiarra lortu du Tania Calvo gasteiztarrak, Helena Casasekin batera. Bederatzi bikote zeuden lehian, eta zortzirentzat zegoen lekua sailkapen fasean; zortzigarren sailkatu dira Calvo eta Casas.

Hurrengo fasean, Txina izan dute aurkari. Arerioaren maila neurtzeko, bi datu: munduko marka apurtu du, eta urrea irabazi. Calvok eta Casasek eginiko 33.531 segundoko denbora ez da nahikoa izan Txinako bikotea gainditzeko, eta zazpigarren postuan amaitu dute proba. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.