Djokovic eta Kvitova urteko onenak
TENISA. Nazioarteko Tenis Federazioak Novak Djokovic serbiarra eta Petra Kvitova txekiarra izendatu ditu urteko jokalari onenak. Djokovicek zortzi torneo irabazi ditu sasoi honetan, tartean hiru Grand Slam: Australiako Irekia, Wimbledon eta AEBetako Irekia. Horrez gain, ATPko lehen postua eskuratu du. Kvitovak, berriz, zortzi torneo irabazi ditu, tartean Wimbledon eta WTA kopa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu