TXIRRINDULARITZA

Dombrowskik irabazi du Giroan, eta De Marchi jarri da lider

Landak, Bernalek, Vlasovek, Carthyk eta Cicconek 11 segundo atera dizkiete faboritoei. Almeida ia lehiatik kanpo geratu da, lau minutu baino gehiago galdu baititu

Joseph Drombowski, nagusi, gaurko etapan. GIROA
Julen Etxeberria.
2021eko maiatzaren 11
17:53
Entzun

Joseph Dombrowski (UAE) nagusitu da gaur Italiako Giroko laugarren etapan. Estatubatuarra eguneko ihesaldian sartu da, beste 24 txirrindularirekin batera, eta bakarrik helmugaratu da. Alessandro De Marchi (Israel) sailkatu da haren atzetik, baina sari nagusia jaso du hark: maglia arrosa jantzi du.

Oilarrak elkarri mokoka aritu dira, euripean. Horretarako aukera eman die Passerino mendate labur (4,3 kilometro) baina oso gogorrak (%9,9ko pendiza). Helmugarako bi kilometro eta erdiren faltan zuen gaina, eta haren aldapa pikoetan aritu dira elkarri erasoka Milanera maglia arrosarekin iritsi nahi duten txirrindulariak.

Mikel Landak (Bahrain) jo du lehenbizi, eta harekin joan dira Egan Bernal (Ineos), Giulio Ciccone (Trek), Aleksandr Vlasov (Astana) eta Hugh Carthy (Education First). 11 segundo atera dizkiete beste faboritoei helmugan. Askoz alde handiagoa atera diote Joao Almeidari (Deceuninck), iaz bi astez lider izan zenari: 4.21. Ia agur esan dio Giroa irabazteko aukerari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.