Golf txapelketa amaitzeko egun bakarraren faltan, agur esan die dominaren bat lortzeko aukerei Carlota Ziganda Larraintzargo golf jokalariak. Osteguneko saioaren bidetik, Ziganda ez da fin ibili hirugarrenean, eta 78 kolpe eginda, ibilbidean egin beharrekoak baino zazpi kolpe gehiago behar izan ditu.
55. postuan amaitu du gaurko eguna, eta, orain arteko hiru saioak aintzat hartuta, 39. postuan dago nafarra. 217 kolpe daramatza; Inbee Park liderrak baino hamabost gehiago eta Gerina Park hirugarren sailkatuak baino hamahiru gehiago. Egun bakarraren faltan, miraria beharko luke Zigandak hiru onenen artean amaitzeko.