Kirolak

Donostiako Hipodromoan omenaldia egingo diote atzo istripuan hil zen Nagore Otaño jockeyari

Urrezko Kopa jokatuko da asteazkenean, denboraldiko lehiaketa nagusia, eta minutuko isilunea egiteaz gain, xingola beltza jantziko dute zaldun guztiek. Lasterketa batean parte hartzen ari zela erori egin zen Otañoren zaldia, eta lepo hezurra hatsi zuen jockey gazteak.

2007ko abuztuaren 13a
14:40
Entzun
Istripu larria gertatu zen atzo arratsaldean Donostiako Hipodromoan: bigarren lasterketan, Bugattiko bihurgunean, Nagore Otaño jockey oiartzuarrak gidatzen zuen La Chaparrita zaldia erori egin zen, eta harekin batera, jockeya bera. Aurreruntz erori zen Otaño, eta, agi denez, lepo hezurra hutsi zuen.

Berehala artatu zuten hipodromoan bertan 29 urteko jockeya, eta suspertzeko maniobrak egin zizkioten. Hala ere, bihotza eta arnasa geratuta zituela iritsi zen Donostiako Ospitalera, eta ezin izan zuten ezer egin bizitza salbatzeko.

Astezkenean, hilaren 15ean, jokatuko dira Donostiako Hipodromoan denboraldiko lasterketa nagusiak, Urrezko Kopakoak, eta egun hori baliatuko dute kideek Otañori omenaldia egiteko: minutuko isilunea egingo dute, eta, horrez gain, xingola beltzak eramango dituzte jockey guztiek besoetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.