Futbola

Dorrerik gabeko proiektu berria aurkeztu du Realak

42.000 lagunentzako lekua izango luke, eta 43 milioi inguruko kostua.

Anoeta, atletismoko pistarik gabe. REALA
jon eskudero
2014ko apirilaren 8a
08:20
Entzun

Realak Anoeta berritzeko beharra du, eta horren erakusle, gaur Jokin Aperribai presidenteak aurkeztu duen proiektua. Aurretik ere bazuen beste bat, baina estadioaren alde banatan aurreikusitako bulegoak zirela eta, atzera bota zuen EAEko Auzitegi Nagusiak. Realak gaur aurkeztutako proiektuak, beraz, ez du bulegoen dorrerik. Udalak aterako duen lehiaketa irabaztea falta da orain. Anoetaren berritzea 2015eko udan hastea aurreikusten da, "ondo bidean", eta Realaren proiektuak aurrera egingo balu, 2017ko azaroan amaitzea espero dute.

Realaren proiektuak 42.000 lagunentzako lekua izango duen estadioa irudikatu du. Aldaketarik nabarmenena atletismoko pista kentzea izango da, ezbairik gabe: berdegunea bi metro jaitsi nahi du Realak, hala, pista kendu ahal izateko. Lau fasetan egingo lituzkete berrikuntza lanak. Lehenengoan, zelaia jaitsi eta estadioaren estalkia berrituko lukete. Bigarrengoan, tribunaren erdia berrituko lukete, eta hurrengo fasean, beste erdia. Azkenik, estadiora sartzeko eskailerak berrituko lituzkete, estadioan integratuz —orain kanpotik ikus daitezke—.

Proiektuak 43 milioiko kostua du: horietatik 30 Realaren kontura izango dira, eta 10 Eusko Jaurlaritzarengandik jasoko ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.