Itxakok badu denboraldi berrirako entrenatzailea: Eduardo Izquierdo; hala baieztatu du Miguel Bujanda taldeko presidenteak. Izquierdo Valladolid taldeko behe mailetan aritu da bere ibilbidean, eta azken urteetan Asobal mailako taldeko bigarren entrenatzailea izan da. Orain zuzenduko duen jokalari multzoan zeintzuk ariko diren zehaztea falta da, Lizarrako taldeak zortzi egun baititu Bera Beraren aurkako Superkopa jokatu arretik.
Bestalde, Bera Berak24-25 galdu zuen atzo, Bidebietan Beglais Frantziako ligako Bigarren Mailako taldearen aurka jokaturiko lagunartekoan. Partida osoan atzetik joan ondoren —10-14 galtzen iritsi zen atsedenaldira—, Bera Berak azken txanpan berdintzea lortu zuen (23-23), baina ezin izan zion emaitzari eutsi, bere azken hiru jaurtiketek zutoina jo zutelako. Donostiako taldeak bihar jokatukodu hurrengo lagunartekoa, Bidebietan ere,Zuazoren kontra (17:30). Barakaldoko taldea ABF Ligara igo da.
Eduardo Izquierdo izango da Itxakoko entrenatzailea sasoi berrian
Valladolid taldeko bigarren entrenatzailea izan da azken urteetan; orain, jokalari multzoa zehaztea falta da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu