Efesek Barac nahi du, eta Bartzelonak, Huertas

2011ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Baliteke Stanko Barac Baskoniako pibot kroaziarrak Gasteizko taldea uztea, Turkiako Efes Pilsenekin jokatzeko. Bi taldeak negoziatzen ari dira jada. Ez da Gasteiztik joan daitekeen jokalari bakarra, Bartzelonak ere Marcelinho Huertas fitxatzeko interesa baitu, brasildarrak Ricky Rubiok joko antolatzaile postuan utzitako hutsunea bete dezan. Baracek hiru sasoi daramatza Baskonian, eta Huertasek, bi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.