MOTOZIKLISMOA

Efren Vazquez, podiumean

Hirugarren postuan sailkatu da Ameriketako Sarian.

Vazquez, eskuinean. STRINGRER, EFE
2014ko apirilaren 14a
11:00
Entzun

Bi saritan bi aldiz igo da podiumera Efren Vazquez bizkaitarra; iragan asteburuan, lehen sarian bezala, hirugarren izan da Moto3 kategorian, Jack Miller eta Romano Fenatiren atzetik. Hasiera-hasieratik izan ziren aurrean Miller nahiz Vazquez, eta Alex Marquez eta Fenati batu zitzaizkien geroago. Lasterketa amaitzear zela, erori egin zen Marquez, eta Vazquezen aurretik sailkatu ziren Miller eta Fenati.

Sailkapen nagusian, Miller dago buruan, hark irabazi baititu orain arteko bi lasterketak. Vazquez bigarren dago, 32 puntu pilatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.