Irribarria-Zabaleta 22-15 Elezkano-Rezusta

Egindako lanaren saria jaso dute Irribarriak eta Zabaletak

Ahaleginak eta bi egin dituzte Elezkanok eta Rezustak, baina ezin izan dute markagailua irauli. 

Iker Irribarria, artxiboko irudi batean. JON URBE, FOKU
2018ko azaroaren 25a
19:15
Entzun

Irabazten hasi dira, 4-1eko tartearekin. Baina gero aurrea hartu diete Irribarriak eta Zabaletak, eta hortik aurrera eurena izan da norgehiagoka.

Gertu, oso gertu ibili dira ia partida osoan zehar, baina ezin berdinketaren langa gainditu eta ezin Irribarria eta Zabaletari aurrea hartu. Tanto baten eta biren aldea izan dute bi bikoteek norgehiagoka ia guztian. 

Hala, 13na berdindu direnerako nekea nabaria zen. Horrek eta markagailuan ezin aurrea hartu aritzeak eragin du Elezkano eta Rezustarengan. Ondorioz, zazpi tantu jarraian egin ahal izan dituzte Irribarriak eta Zabaletak. Hori izan da partida osoan atera dieten alde handiena. 

Azken unean, 20-14 zirenean azken tantu bat egin ahal izan dute Elezkanok eta Rezustak, baina hortxe amaitu da partida.

Gustora geratu da Iker Irribarria egindako lanarekin eta baita Jose Javier Zabaletak egindakoarekin ere: "Lan bikaina egin du. Dena eman du tanto bakoitzean eta hori nabaritu da. Abantaila hartu dugunean, tanto bakoitza gogor borrokatu behar izan dugu arren, merezi izan du".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.