txirrindularitza

Egoi Martinezek Discovery Channel taldearen elastikoa jantziko du

Egoi Martinez nafarra Discovery Channel taldean arituko da lanean. Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak Etorkizuneko Tourra irabazi zuen 2003. urtean, eta hemendik aurrera talde estatubatuarrean egongo da.

2005eko abuztuaren 10a
18:10
Entzun
Egoi Martinez Euskaltel-Euskadiko txirrindularia Discovery Channel talde estatubatuarrak fitxatu du. 2003ko Etorkizuneko Tourra irabazi ostean, Discoveryk txirrindulari nafarra bereganatzeko asmoa zuen.

Martinezi aurten amaitzen zaio kontratua Euskaltel-Euskadirekin, eta joan den Tourrean izan zituen bere lehen harremanak Johan Bruyneelen taldearekin. Miguel Madariaga Euskaltel-Euskadiko managerrak adierazpenak egin ditu fitxaketaren harira: "Euskaltelek Discoveryren eskaintza berdin dezake, baina Egoirentzat Discoveryren deia interesgarria da alde guztietatik begiratuta".

"Halako egoeren aurrean ezin dugu ezer egin. Nik Johan Bruyneelekin hitz egin dut, eta badakit asko zor digula esan diola Martinezek. Hala ere, Discoveryren eskaintza bat ez da egunero jasotzen", jakinarazi du Madariagak.

Egoi Martinez duela 27 urte jaio zen Etxarri-Aranatzen (Nafarroa). Amateur kategorian Caja Rural taldearekin aritu zen, eta bi urtetan zazpi garaipen lortu zituen. 2001ean profesional mailara igo zen Euskaltel-Euskadi taldearekin. 2003an Etorkizuneko Tourra irabazi zuen talde berarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.