Egonaldiko lehen partida jokatuko du Osasunak, VVV Venloren aurka

Taldea Herbehereetan hasi da entrenatzen, eta lagunartekoa du gaur, jokatuko dituen lauretan lehena

Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Osasunak gaur jokatuko du egonaldiko lehen lagunartekoa. VVV Venloren aurka ariko da, Venloko De Koel zelaian, 19:00etan. Jose Luis Mendilibarrek 24 jokalari eraman ditu egonaldira, eta ez du jakinarazi zein izango den hamaikakoa gaurko partidan.

Talde gorritxoa atzo hasi zen entrenatzen, Ermelon. Lehen bi lan saioetan jokalari guztiek hartu zuten parte, denboraldi-aurrean lehenengoz. Osasuna abuztuaren 5era bitartean izango da bertan. Beste hiru lagunarteko ere jokatuko ditu: De Graafschapen (uztailak 31), Groningenen (abuztuak 2) eta Heracles Almeloren aurka (abuztuak 4).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.