Euskadiren partidan suzirien erabilerak "kalte handia" egiten dio ofizialtasun eskaerari, ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak salatu duenez, komunikabideek horretan jartzen baitute begia, ezbeharretan, iazkoa adibide. Egoera horren protestan esan duenez, "ez da txosnarik ezta festarik" egongo, eta larunbaterako aldarrikapen ekitaldia antolatu du Bilboko Pagasarrin.
Euskadi taldearen ofizialtasuna lortzeko bidean, berriz, salatu du euskal instituzioen inplikaziorik eta finantzaziorik eza.