Martxoaren 13an hasi zen Banakako Urrezko Aizkolarien Lehiaketa jokatzen, Lemoan, eta bihar amaituko da, Azpeitian, aurreko sei ekitaldietan bezala. Guztira, 38 saio edo proba jokatu dira txapelketan, eta kontuak oker ez badaude, bihar jokatuko diren beste biekin, berrogei saio osatuko ditu aurtengo txapelketak hiru hilabete pasatxoan.
Azken bi urteotako errebantxa kutsuko lehia izango dute Donato Larretxea eta Floren Nazabal nafarrek. Izan ere, 2002ko Urrezko Aizkorako finala elkarren aurka jokatu zuten Larretxearen garaipenarekin, urte berean Nazabalek Euskadiko eta Nafarroako Maila Nagusiko txapelak jantzi zituen, eta iaz, Larretxea nagusitu zen hiru lehia horietan.Orain dela bi urteko finalari so eginda, Larretxeak hasieratik hartu zion aurrea Nazabali eta halaxe jarraitu zuen amaitu arte. Azkenean minutu eta erdiko aldea aterata gailendu zen Arantzakoa. Nazabalek aitortu zuen ez zela nahi bezain ongi aritu aizkoran, izerdiak «traba» pittin bat egin baitzion. Beraz, bihar izango du Etxarri-Aranazkoak kitarakoa emateko aukera.Nazabalek aitortu du Euskadiko Maila Nagusiko txapelak duela pisurik handiena, eta «zaila» dela urte osoan sasoiko egotea. Halere, biharko finalerako ongi prestatuta dagoela eta ez duela «aitzakiarik». Aurkariaz ere mintzo da: «Ez da oso teknikoa, baina badaki epaiak ongi ateratzen. Indar eta kolpe handia dauka eta jarraipen egokia du. Iaz, esate baterako, nahikoa gaizki ibili zen Euskadiko Txapelketa Nagusiaren aurretik, baina ongi errekuperatu zen».Egurren gorabeherak ere kontuan hartu ditu: «Oinbikoetan ez da oso ongi moldatzen eta estutu egiten da epaietan; ongi baldin badago, ordea, dena gainditzen du». Lehiaketari dagokionez, lehen urtean ez zutela behar bezain «serio» hartu oraindik «finkatu» gabe zegoelako, nabarmendu du. 1998ko hartan Miel Mindegiak eta Arrospidek ez zuten esku hartu, besteak beste.Larretxekeak gero eta prestakuntza «gutxiago» egiten duela aitortu du, gutxiago joaten dela mendira eta gimnasiora alegia; «aizkorarekin» egiten duela ia prestaketa osoa. Joan zen osteguneko prestaketa saioa amaituta, gerria «kargatuta» sumatu duela esan du, eta kexu da, baina ez dela «deus larririk».Dozena bat aizkora eramango ditu Azpeitira, baina erabili, «lauzpabost». Australiarrekin hasiz geroztik, «haiekin» aritu izan dela beti eta berak prestatzen dituela erabat, dio; «gustura» aritzen dela, gainera.Kontuan hartuta gaueko 11:00etan jokatuko dela finala, zazpiak aldera afalduko duela «pasta edo arroz pixka bat». Ordu horretan aritu beharrak «kezka» ere sorrarazten omendio. Horrez gain, finala orain dela «bizpahiru» aste jokatu izan balitz «hobe» izango zela. Biharko aurkariaz ere mintzo da: «Beti goian dabilen aizkolaria da eta ona da. Finaletan pittin bat jaisten da, baina aizkoran ongi egiten du; barruko lanetan onenetakoa da».Bi onbiko, bi kanaerdiko eta bi 45 ontzako plazaratuko ditu Larretxeak.
Bigarren urtez jokatuko da finala gaueko 11:00etan
Izen desberdina badu ere, zazpigarren finala jokatuko dute. Egur Sportek antolatzen du eta Luismari Bengoa da arduraduna. Hain justu, Bengoak esan zuen iazko finala amaituta,litekeena zela aurtengo finala «gauez edo aste erdiz» jokatzea, eta hala gertatuko da.
Halere, ez da lehen aldiz jokatuko gaueko 11:00etan, bigarren urtean ere (1999) ordu horretan jokatu baitzuten kiroldegian. Olasagastik eta Peñagarikanok neurtu zituzten indarrak eta Peñagarikanok ez zuen amaitzerik izan proba. Ez duela ahaztuko gertakari hura adierazi du: «Bero handia egin zuen. Halere, eguraldiagatik baino gehiago kiroldegian bildu zen jendetzagatik uste dut izan zela berotzea; gaizki pasatu nuen».Peñagarikano erietxera eraman zuten, badaezpada. Lehen urteko finala irabazi zuen Larretxearen aurka, zezen-plazan (1998). Final hartan, oraingo 45 ontzako bi enborrak ez zituzten ebaki. Gipuzkoarrarentzat Larretxeak du aukera irabazteko: «Gorantz egin du, eta orain arte erakutsitakoa errepikatzen badu, txapelari eusteko moduan egon daiteke».
AIZKORA. BANAKAKO URREZKO AIZKOLARIEN LEHIAKETAKO FINALA
Egungo onenen arteko dema
Larretxeak bi urteotan irabazitako txapelari eusteko erronka izango du Nazabalen aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu