Futbola

Eibarrek 1-0 irabazi dio Realari Ipuruan

Javi Lararen golari esker lortu ditu Eibarrek lehen mailako lehen hiru puntuak.

Eibarko jokalariak taldearen gola ospatzen. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
2014ko abuztuaren 25a
07:36
Entzun

Partidu historikoa izan zen atzokoa, bai Eibarren aurreneko partida izan zelako eta baita ere Realarenaurkako lehen derbia jokatu zuelako. Eta egun historiko horretan, etxekoek berenganatu zituzten lehen hiru puntuak ere, Reala 1-0 garaituz.

Javi Larak lortu zituen hiru puntu horiek, lehen zatiaren amaieran partiduko gol bakarra sartuz. Gehienek kontrakorik espero zuten arren, Ipuruakoek aurrea hartu zieten Donostiarrei, eta bigarren zatian ere gehiago zirela erakutsi.

Realak, bere aldetik, izan zituen partida berdintzeko aukerak ere, baina ez zituen behar bezala baliatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.