Beti da zaila Real Madrilen aurrean bere etxean punturen bat urratzea. Espainiarrei nahieran jokatzen uzten badiezu, are zailago. Eta halaxe ibili du Real Madrilek Eibar partidako lehen minutuetan; hankapean.
Jamesek bost minutu baino ez ditu behar izan arratsaldeko lehen gola sartzeko, eta Lucas Vazquezek 18. minutuan baliatu du Ronaldoren pase bat bigarrena egiteko. 20. minutuan, Ronaldo bera izan da goleatzailea, Jesek aurrelari portugaldarra atezainaren aurrean bakarrik utzita.
20. minuturako 3-0ekoa markagailuan. Real Madrilek, ordea, erasora jarraitu du, eta Jesek egin du laugarrena 39. minutuan. Atsedenalditik itzultzean, burua altxatu du Eibarrek, eta etxekoak ez dira lehen zatian bezain eroso ibili. Armaginek izan dituzte aukera ugari golen bat egiteko; Kekok, esaterako, langara bidali du baloia buruz eginiko erremate batean.
Madrildik esku hutsik itzulita, 38 punturekin da Eibar sailkapenean. Datorren astean Realarekin jokatuko du Ipuruan, 20:30ean.