1.500 metroko probako sailkatze fasean, bederatzigarren izan da Eider Santamaria laudioarra (Araba) eta finalera sartzeko aukerarik gabe geratu da, finalera, lehen zortzi denbora onena egiten dutenak sailkatzen baitira. Eta zortzigarrenak baino bost segundu gehiago behar izan ditu proba amaitzeko. Budapesten ari da jokatzen aste honetan Europako Igeriketa Txapelketa.
Antton Aranburu bardoztarra (Lapurdi) bihar lehiatuko da 4x200 metrokoan. Sailkatze fasea du goizean, eta aurrera egingo balu, finala arratsaldean.
Igeriketa
Eider Santamaria 1.500 metroko Europako finalaren atarian geratu da
Bederatzigarren denbora onena egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu