Eskubaloia

Ekisoain, Italiako hautatzaile

2008ko uztailaren 23a
16:27
Entzun
Javier Ekisoain Azanza Zupo (1962, Iruñea) da Italiako gizonezkoen selekzioko hautatzaile berria, hango federazioak gaur esan duenez. Hamasei urtean jardun du Portland San Antonio Iruñeko taldeko entrenatzaile modura, 1989-1993 eta 1995-2007 artean. Iaz utzi zion horri eta kirol zuzendari segitu zuen bertan.

Portlandekin palmares ona dauka. Besteak beste, Europako Kopako titulua 2001ean, Europako Superkopa 2001ean, Europako Errekopa 2000n eta 2004an, Espainiako Liga 2002an eta 2005ean, eta Espainiako Kopa 1999an eta 2001ean.

Portugalgo hautatzaile ere izana da Ekisoain, eta 2000ko Kroaziako Europako Txapelketarako sailkatu zuen.

Bihar aurkeztuko dute, Siracusan (Sizilia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.