Elortegi Urdaibain ariko da; Agirre, Orioko entrenatzaile
ARRAUNA. Hamar egun joan dira arraun sasoia amaitu zenetik, eta estropaden inguruko berriek fitxaketen ingurukoei utzi diete tartea. Hala, Jon Elortegik Urdaibain arraun egingo du, Castron aritu ondoren urtebeteko atsedenaldia hartu ostean. Bestalde, Jose Luis Agirre Arruti izango da Orioko entrenatzailea, Joxean Olaskoaga Aizperro-ren ordez. Agirre Orio B-n aritu da azken bi sasoietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu