Kirola Arbitratzeko Epaitegiak (TAS) dopajeagatik Alberto Contador txirrindulariari zigorra jarri izanagatik "pozik" agertu da ENBA Euskal Nekazarien Batasuna, eta Contadorri jendaurreko premiazko zuzenketa egiteko exijitu dio, akusazio faltsuak egin zituelakoan.
2010eko Frantziako Tourrean klenbuterolarekin positibo emateagatik zigortu du TASek, eta ziklistak hasieratik esan du Irungo harategi batean erositako haragi xerra kutsatu bat jateak eragin ziola klenbuterola gorputzean. TASek ez du aintzat hartu azalpen hori —dopajea egiaztatzerik ez duela izan ere aitortu duen arren—, eta ENBAk horregatik eskatu du zuzenketa.
"Akusazioak jasaten egon gara, baina orain pozik gaude, argi geratu baita akusazio hura faltsua zela", esan du Euskal Nekazarien Batasunak gaur, ohar batean. "TASek serioa dela erakutsi du".
Contadorrek ez du badu zuzenketarik egiten, ENBAk Eusko Legebiltzarrari eskatuko dio hark Araba, Bizkai eta Gipuzkoako probetan ez parte hartzeko neurriak har ditzala.