triatloia

Eneko Llanos irabazle Abu Dhabiko puntako triatloian

Virginia Berasategik hirugarren bukatu du.

2010eko martxoaren 13a
17:51
Entzun
Garaipen handia lortu du gaur Eneko Llanosek (Gasteiz, 1976) Abu Dhabin (Arabiar Emirerri Batuak), hango nazioarteko triatloia irabazi baitu. Virginia Berasategi (Bilbo, 1975) ere bikain aritu da: hirugarren amaitu du emakumezkoetan. Puntako proba da Abu Dhabikoa, elitekoa.

Igerian hiru mila metro, bizikletan berrehun kilometro eta lasterka hogei kilometro egin behar izan dituzte, eta Llanosek 6.34.37ko denbora egion du. Berasategik: 7.18.23koa.

Igeriko proban bederatzigarren bukatu du Llanosek, eta bizikletan ederki moldatu da. Korrikan jarri da aurrena. Dirk Bockel (Luxenburgo) sartu da bigarren -53 segundora-, Rasmus Henning (Danimarka) hirugarren -1.30era-. Mikel Elgezabal (Gernika-Lumo, 1979) erretiratu egin da bizikletan ari zela.

Julie Dibens (Erresuma Batua) izan da emakumezkoetako irabazlea eta Lean Cave haren erkidea bigarrena -sei minutura-. Berasategi 9.58ra sartu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.