Txirrindularitza

Enrico Gasparotto Giroko lehen liderra

Liquigasek irabazi du taldekako erlojupekoa. Euskaltel-Euskadi azken izan da, 2.53ra.

2007ko maiatzaren 12a
18:24
Entzun
Gaur hasi da Italiako Giroa, taldekako erlojupekoarekin, eta Liquigasek irabazi du, aise. 33 minutu eta 35 segundo behar izan ditu Caprera eta La Maddalen herrian artean 25,6 kilometroak egiteko. Enrico Gasparotto jarri da lider, berak pasatu baitu helmugako marra lehendabizi. Giroa irabazteko faboritoetako Danilo di Luca ere hango txirrindularia da.

Astana taldea izan da bigarrena, 16 segundora. Azkena, Euskaltel-Euskadi, 2.53ra.

Discovery Channelek ez du zorte onik izan, Iaroslav Popovitx taldeko liderraren erorikoa izan dutelako; denbora ona galdu dute hor.

Sailkapena

1. Liquigas 33:35.

2. Astana 33:51.

3. CSC 34:08.

4. Lampre-Fondital 34:17.

5. Discovery Channel 34:27.

6. Acqua & Sapone-Caffè 34:38.

7. Tinkoff Credit Systems 34:42.

8. Credit Agricole 34:51.

9. Caisse d'Epargne 35:01.

10. Quickstep-Innergetic 35:01.

11. Saunier Duval-Prodir 35:03.

16. T-Mobile 35:23.

17. Rabobank 35:23.

21. Euskaltel-Euskadi 36:28.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.