Entrenamendu saio bereziekin hasi du Itxakok denboraldia prestatzeko lana

Asteon Auritzen egon dira Lizarrakoak; jokalarien arteko harremana estutzea nahi du entrenatzaileak

edurne elizondo
Iruñea
2011ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Itxakok badaki denboraldi gogorra izanen dela hurrengoa. Aurrekoa sasoi historikoa izan zen Lizarrako jokalarientzat, eta gogor egin beharko dute lan lortutakoa berdindu edo gainditzeko. Sasoia ahalik eta hobekien prestatzea da Ambros Martin entrenatzailearen asmo bakarra, eta, horretarako, denboraldi-aurrearen hasieran entrenamendu saio bereziak prestatu ditu jokalarientzat. Asteon, adibidez, Auritzen egon dira jokalariak, herritik bi kilometrora zuhaitzen gainean dagoen parkean. Errutinari ihes egitea nahi izan du Martinek, bai eta jokalarien arteko harremana estutzea ere.

Adriana Stefanik, Emilija Tureik, Natasha Kurbanovak eta Oana Soitek utzi dute Itxako, eta Lizarrako taldearekin bat egin dute Zulai Agirrek, Deonise Fachinellok, Maja Zebicek eta Mirjana Milenkovicek. Milenkovic atezaina oraindik ez da Lizarrara ailegatu, bere paperekin arazoak izan baititu Montenegroko jokalariak.

Itxakoko jokalari berrion artean, Fachinellok Itxakon bigarren etapa du orain hasi berri duena. Eta argi du Txapeldunen Liga dela helburu nagusietako bat. Iritzi bera agertu du, Lizarrara ailegatu zenetik, Zebicek. Erronka handia da ezker hegalekoarentzat Europako txapelketa nagusia. Itxakorentzat ere bai. ABF liga irailaren 10ean hasiko da. Itxakok etxetik at jokatuko du lehendabiziko partida, Gijonen kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.