Derbia, eginiko sasoia, udan izan daitezkeen mugimenduak eta beste hainbat gai izan ditu ahotan Jagoba Arrasate Realeko entrenatzaileak. Honakoak dira hark esandako batzuk (Bideoa: elkarrizketa aurrerapena (Ander Gartzia):
[Berriatb]http://www.berria.info/berriatb/2109/[/Berriatb]
"Jokalari batek bezala, entrenatzaileak ere heldutasuna lortzen du urteekin. Horregatik, uste dut nire onena etortzeko dagoela".
"San Mamesen irabazteak irakurketa bikoitza izan dezake. Batetik, Athletic garaitu eta sekulako poza hartuko genuke, eta, bestetik, hiru puntu garrantzitsu pilatuko genituzke".
"Entrenatzaile on bat ez da futbolaz gehien dakiena edo psikologo onena dena, bere jokalariei errendimendu onena ateratzen diena, baizik. Ni horretan saiatzen naiz, jokalariak ulertzen eta enpatia edukitzen".
"Griezmannek eta Velak denboraldi bikaina egin dute, eta normala da talde handiak ate joka edukitzea. Halere, ez dute uste Realetik alde egingo dutenik".