Epaitegiak Alberto Leonen auzia ixteko eskatu du
TXIRRINDULARITZA. Madrilgo epaitegiak Alberto Leon txirrindulari ohiaren auzia ixteko eskatu zuen atzo. Herenegun iluntzean bere etxebizitzan hilda aurkitu zuten txirrindulari ohia, itxuraz bere buruaz beste eginda. 37 urte zeuzkan Leonek, eta, Galgo auzian zerikusia zeukala eta, atxilotuta egon zen. Legez kanpoko produktuak banatzea leporatu zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu