EPELek buruz burukoa aztertuko du
ESKU-HUSKA. EPELeko enpresak buruz burukoaren diseinua berriz ere aztertzeko bilduko dira hurrengo astearen hasieran. Iazko txapelketa itxiak kritika asko jaso zituen, eta lesioek baldintzatu egin zuten. Halere, oso aproposa da egutegia eratu eta jaialdiak saltzeko. Aukeretako bat aurreko eskailera diseinu klasikora itzultzea da, parte hartzaile kopurua handituz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu