1 Formula

Epsilon Euskadi, 1 Formulan sartzeko asmotan

Laurentzi Garmendia
2009ko maiatzaren 20a
16:16
Entzun
Azkoitia eta Gasteiz artean dabilen Epsilon Euskadi taldea 1 Formulan sartzea aztertzen ari da. Beste hainbat taldek bezala, Epsilonek ere FIAk proposaturiko 40 milioi liberako aurrekontua hartu du sartzeko arrazoi nagusi modura, eta egunotan babesle nagusi baten bila ari dira, batik bat Katalunian.

Euskal Herrian egoitza duen taldea lehenago ere lotu dute 1 Formularekin, zeharka izan bada ere. USF1 taldeak Europan lantegi base bat bilatzen zuen, hemen baitago 1 Formula industria gehien. Horretarako aukeretako bat Epsilon Euskadi bera izan zitekeen, baina handik gutxira amaitu zen bidea. Arrazoietako bat, Epsilonek berak proiektu propioa nahi zuela.

Momentuz bidea zaila da, aurreko astean 1 Formulan egoteko aukerak %40ean neurtu zituelako Joan Villadelprat presidenteak. Baina taldea asko sendotu da Gasteizen eraikitzen ari den instalakuntzekin, bertan haize tunela ere izango baita, karbono zuntza lantzeko labeez gain.

Epsilon taldearekin batera, gaur beste hainbat izen ere azaldu dira 1 Formulan sartzea aztertzen ari direnak: iSport, Campos, Lola, Formtech, Wirth Research, USF1 eta RML. Ferrarik, FIAren kontrako auzian, talde berri hauen maila zalantzan jarri du, eta haiek sartuko balira, 1 Formula ordez GP3 deitzea egokiagoa litzatekeela adierazi zuen (egungo GP2 baino okerragoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.