1 Formula

Epsilon-Euskadik ez du lortu 13. txartela

FIAren erabakiz, Lotus taldeak beteko du BMWk urte amaieran utziko duen hutsunea.

Laurentzi Garmendia
2009ko irailaren 15a
16:20
Entzun
Gaur argitu du FIAk zein taldek beteko duen BMWk urte amaieran utziko duen hutsunea. Lotus taldeak eskuratu du datorren urtean lehiatzeko hamahirugarren txartela, lehia horretan BMW eta Epsilon-Euskadi garaituz. Proiektu honen atzean Malaysiako enpresa talde bat dago, duela egun batzuk BB-k aurreratu zuen bezala.

Talde hori Malaysia F1 Team Sdn Bhd deitzen da, eta Malaysiako gobernua ere tartean da. Eskuderia berri honen lemazaina Tony Fernandes izango da, tartean Air Asia enpresaren jabea (Williamsen egungo babesle bat). Zuzendaritza teknikoa Mike Gascoyne-ri eman diote, 1 Formula ingeniari entzutetsua (Jordan eta Renault garaileen egilea, besteak beste).

Hasiera batean taldea Britainia Handian kokatuko da, Norfolk herrian (Lotus Cars dagoen tokitik 15 bat kilometrora). Lurzori hori Toyotak erosi zuen bere garaian, 1 Formula programa hasi zuenean, baina azkenean hauek Alemanian gelditu ziren, eta Bentley aritu da erabiltzen Le Mans programarako.

Malaysian I+G zentrua, ekoizpena eta teknologi zentrua sortzeko asmoa du taldeak, Sepang zirkuito alboan. Ekainean aukeratu zituzten talde guztiek bezala, Lotusek ere Cosworth motorrekin hartuko du parte 2010an, denbora tarte labur honetan autoa egiteko denbora baldin badute, bederen.

FIAk 14. tokia (erreserba) eman dio BMW taldeari, eta honen prestaketa ona goraipatu du. Hauen ordez Lotus aukeratu izana, BMWren jabetzaren inguruan dagoen ziurtasun eza izan omen da. Hala ere, talderen batek huts egingo balu 2010an, BMW litzateke lehen erreserba. Gainera, FIAk 14 talde lehiatzea posible ote den aztertzen ari da, hala BMWren sarrera seguru egiteko.

Epsilon-Euskadirentzat bigarren ezezkoa izan da hau, eta oraingoan helburua lortzetik gertu zeudela uste bazen ere, Lotus eta BMW aurretik gelditu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.