Italiako Giroa

Erakustaldi handia egin du Bassok

Ivan Basso CSC taldeko txirrindulari italiarrak irabazi du Giroko hamazazpigarren etapa, indar erakustaldi handia eginda. Bakarrik iritsi da Basso Limone Piemonteko helmugara, eta minutu eta sei segundoko aldea atera dio bigarren ailegatu den Jose Ruano venezuelarrari. Gilberto Simoni italiarra harekin parean heldu da, lasterketa ederra egin eta gero. Paolo Savoldelli liderra minutu eta 49 segundora iritsi da, baina hala ere sailkapen nagusian lehendabiziko izaten jarraitzen du.

2005eko maiatzaren 26a
17:41
Entzun
Balentria handia eginda irabazi du Ivan Bassok Giroko hamazazpigarren etapa. Helmugarako sei kilometro falta zirela atzean utzi du lasterketa buruko taldea, eta helmugan aurrenekoa izatea lortu du.

Gilberto Simoni abiatu da haren atzetik, eta Savoldelli liderra atzean uztea lortu du.Ez du lortu, ordea, Basso harrapatzea, eta, gainera, Jose Rujanok ondo-ondotik jarraitu du, eta, azkenean, italiarraren aurretik sartu da helmugan.

Savoldelli liderra Basso baino minutu eta 49 segundo atzerago ailegatu da, eta harekin batera Garate irundarra. Simoni eta Rujanorekiko 40 bat segundo galdu dituzte. Di Luca, berriz, ia miniutu bat beranduago iritsi da helmugara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.