Frantziako Tourra

Erakustaldi handia eman du Thor Hushovdek

Aubisquen gora sufritu ondoren, helmugara iristeko 2,5 kilometro falta zirenean harrapatu du Jeremy Roy, eta handia egin du Lourdesen.

2011ko uztailaren 15a
17:49
Entzun

Thor Hushovdek irabazi du Frantziako Tourreko hamahirugarren etapa, erakustaldi handia emanda. Eguneko ihesaldian sartu, Aubisquen gora erasoa jo, ondoren asko sufritu, eta helmugara iristeko 2,5 kilometro falta zirenean harrapatu du Jeremy Roy. Indarrez ikusgarri, erasoa jo, eta bakar-bakarrik iritsi da Lourdeseko helmugara, David Moncoutie eta Royren aurretik. Faboritoen artean ez da zalapartarik izan, eta Thomas Voecklerrek jarraitzen du lider.

Bihar hamalaugarren etapa jokatuko da, Saint Gaudens eta Plateau de Beille artean. 168,5 kilometro izango ditu eta gorabeheratsua izango da.

Etapa     Irabazlea                                                    Liderra

1.-           Phillipe Gilbert (Omega Pharma)               Phillipe Gilbert (Omega Pharma)

2.-          Team Garmin-Cervelo                                 Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

3.-          Tyler Farrar (Team Garmin-Cervelo)           Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

4.-          Cadel Evans (BMC)                                    Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

5.-          Mark Cavendish (HTC)                               Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

6.-          Evald Boasson Hagen-ek (Team Sky)        Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

7.-           Mark Cavendish (HTC)                              Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

8.-           Rui Costa (Movistar)                                  Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)

9.-           Luis Leon Sanchez (Rabobank)                Thomas Voeckler (Team Europcar)

10.-         Andre Greipel (Omega)                             Thomas Voeckler (Team Europcar)

11.-        Mark Cavendish (HTC)                              Thomas Voeckler (Team Europcar)

12.-      Samuel Sanchez (Euskaltel)                       Thomas Voeckler (Team Europcar)

13.-      Thor Hushovd (Garmin-Cervelo)                    Thomas Voekcler (Team Europcar)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.