aisuak beti dira maisu. Berdin dio partida hotz hastea, lehen erdi osoa desagertuta ematea, sufritzen, gustuko jokoa egin ezinda. Nahikoa da aurkariak zortzi-hamar metroko zuloa uztea, maisuaren erraminta arriskutsuena, burua, lanean hasteko. Nagusi izan zen Milan Xabi Alonsori zirkinik utzi ez zionean, pentsatzeko astirik eman ez zionean. Galduta jardun zuten italiarrek Tolosakoak askatasuna irabazi zuenean.
Lehen zatian apenas agertu zen Alonso. Taldekideak Alonsorekin jokatzen saiatu ziren, eraso jokoa bere bitartez antolatzen. Gattusok, Pirlok eta Seedorfek, ordea, ez zioten hutsune handirik utzi. Hiruzpalau metro besterik ez. Tarterik ez Alonsok hain gustukoak dituen aldez-aldeko 40 metroko paseak egiteko. Hegaletara 20-25 metroko paseak, asko, baina horizontalean, arriskurik gabekoak denak.Partida hasi eta berehala kolpe handia hartu zuen Xabi Alonsok. Taldeak ere bai, baina Maldinik bakar-bakarrik errematea egin zuenean, Alonso bera zen Maldinirengandik gertuen zegoena, eta kosta egin zitzaion burua altxatzea.
Talentua desagertzen ez delako, artistak beti artista
Futbolari arrunt batek amore eman dezake. Arrazoi askogatik: aurkarien lana, nekea, egun txarra... Talentua duenak, ordea, ez du inoiz galtzen. Talentua ez da nola-hala desagertzen, bat-batean joaten eta etortzen. Eta talentua daukana artista da. Alonso artista da. Zeozer soberan badauka talentua delako. Talentu hori present egin zedin bultzadatxoa eman zioten Italiakoek, 3-0ko emaitzarekin txapela eurena zela sinetsita guztiz.
Xabi Alonsok aginte makila hartua zuen ordurako. Espazioa irabazi zuen zelai erdian, Hamann alemaniarraren laguntzarekin eta bere pase luzeak arriskua sortzen hasi ziren. Ero-ero ari zen Liverpool erasoan, galduta zuen partidari buelta eman nahi baitzion nola-hala. Alonso zelai erdiko erreferentzi bakar bilakatu zen taldekideentzat eta erantzun ona eman zuen. Erantzukizuna hartzen eta erabakigarria izaten eskarmentua duelako gipuzkoarrak.60. minutuan iritsi zen bere une garrantzitsuena. Penaltia Liverpoolen alde. Baloiaren bila joan zen Alonso. Inork ez zion ezer esan. Serio Xabi. Kontzentratuta. Didari begiratuen apuntua bota dio ausart. Kale egin du, baina alderatzearen bila joan eta hirunako berdinketa eman dio Liverpooli. Zoramena. Poza. Ezinezko zirudiena lortu du Liverpoolek. Defentsa lana da behinena orain. Sakrifizioa orduan ere Alonsok. Txukun. Luzapena. Benitez entrenatzailearen agindu luzeenak Alonsorentzat. Nagusiarentzat. Alonso txapeldun!
TXAPELDUNEN LIGAKO FINALA
Erantzukizuna, erabakigarria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu