Erditik aurrera hastekotan

Alemanian hasiko da denboraldiko bigarren zatia, eta Rossik Stoner estu hartzen jarraitu nahi du

Erredakzioa
2007ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Hemezortzi proba ditu Munduko Motoziklismo Txapelketak -Moto GPkoa bakarrik izaten da Laguna Secakoa (AEB)-, eta Herbehereetan egin zituzten lanerdiak, duela bi aste. Alemanian hasiko da bihar denboraldiko bigarren zatia, eta Casey Stoner lehen sailkatua mendean hartzea da, beste behin, haren kontrario hurbilenekoen helburua. Dotore irabazi zuen Valentino Rossik Herbehereetan, eta denboraldi honetan aurreneko aldiz bi proba jarraian irabaztea izango da haren erronka nagusia.

Berezia da Sachsenringeko zirkuitua. Txapelketa osoko zirkuiturik laburrena da eta ezohiko bihurguneak ditu. Stoner liderrari ez zaizkio komeni horrelako zirkuitu geldoak, baina behin baino gehiagotan erakutsi du haren motoari zer komeni zaion dela bat, eta berak gidari moduan egin dezakeena dela bestea -horixeerakutsi zuen Donington Park-en-.

Atzoko entrenamendu saioetan Stoner bera izan zen azkarrena, Rossi eta Pedrosaren aurretik. Azken horrek ere esnatu beharra dauka, ez baitu proba bakar bat ere irabazi, eta gain behera ari da azken boladan.

250 cc-etan Jorge Lorenzok jaun eta jabe izaten jarraitzen du. Atzoko entrenamenduetan ere kontrarioen aurretik aritu zen, eta bideratuta dauka txapelketa. Efren Vazquez 22. sailkatu zen atzo.

125 cc-etan dago lehiarik biziena. Talcmasi izan zen atzo azkarrena, baina hurbil ditu kontrarioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.