Frantziako Tourra

Erlojupekoa irabaztarekin batera lidergoa eskuratu du Hontxarrek

Serhiji Hontxar T-Mobile taldeko txirrindulari ukrainarrak irabazi du Tourreko lehendabiziko erlojupekoa. Garaipen hori ez ezik, lidergoa ere eskuratu du Hontxarrek Tom Booneni ebatsita.

2006ko uztailaren 8a
18:27
Entzun
Ordubete, minutu bat eta 53 segundo behar izan ditu Hontxarrek Saint Gregoire eta Rennes arteko 52 kilometroak egiteko; batez beste, orduko 50 kilometrotik gorako abiadan egin du erlojupekoa. Phonakeko Landis estatubatuarra izan da bigarren minutu bat eta segundo batera; Lang alemaniarra sailkatu da hurrena minutu bat eta lau segundora; Rogers laugarren minutu eta 24 segundora, eta Larsson suediarra bostgarren minutu eta 33 segundora.

Etapa irabazteaz gain, Tom Boonen gaur arteko liderrari aurrea hartu dio Hontxarrek, eta berak jantziko du gaur jertse horia.

Aurreneko euskalduna Hegoi Martinez izan da: 29. lekuan sailkatu da. Hala ere, aurreikuspenen arabera gaur ondo ibli behar zuten euskaldunek ez dute espero zena bete: Haimar Zubeldiak hiru minutu eta erdi galdu ditu eta 36. lekuan sailkatu da. Mayok bost minutu eta 37 segundo galdu ditu (82. sailkapenean).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.