Futbola

Ernesto Valverdek "ilusioz" hartu du Athletic-eko entrenatzaile kargu berria

Gaur eguerdian aurkeztu du Athleticek datozen bi urteetan taldea zuzenduko duen entrenatzailea. Ernesto Valverdek "ilusioz baino arduraz" hartu du taldea, eta Lezamako harrobian jarriak ditu etorkizuneko taldearen zutabeak. Valverde bigarren taldea entrenatzen aritu da orain artean, eta bere esker ona azaldu dio zuzendaritzari "halako konfidantza erakusteagatik".

2003ko ekainaren 30a
16:34
Entzun
Europan jokatzeko txartela lortzea, Espainiako Kopan aurrera egitea eta harrobiarekin lanean jarraitzea dira Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak datozen bi urteetarako bere buruari jarritako erronkak. "Taldeak erritmoa eta intentsitatea izan ditu ardatz, eta jarraitzaileei ilusioa pizten jarraitu behar du. Atal horiek lantzen saiatuko gara", adierazi du gaurko agerraldian.

Aurreneko aldia Valverdek lehen mailako talde bat entrenatzen duela, eta jendearen "beldur hori" ulertzen duela azpimarratu du. "Ardura handiko lana da, baina harrotasunez eta lasaitasunez hartzen dut", nabarmendu du. Taldeak aldaketa handirik ez duela izango azpimarratu du Valverdek, eta Josu Urrutiaren eta Bittor Alkizaren hutsuneak "asko antzemango" direla uste du, "pisu handiko jokalariak izan direlako taldean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.