Erraz eta garesti

Patxi Eugik min hartuta bukatu zuen Bengoetxea VI.ari Tolosan aise irabazitako partida

Imanol Magro Eizmendi.
TOLOSA
2004ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Aurtengo Eskuz Banakako Txapelketaren aurreneko kanporaketak ez ohiko hainbat partida eskaini ditu. Atzoko lehian ere, Manomanistako partida ofizial batean behintzat, hain goiz elkar ikustea inor gutxik espero zuen bi pelotari egokitu baitziren Tolosako Beotibarren.

Partida aurreko pronostikoek garbi jotzen zuten Patxi Eugiren alde eta Aoizkoak ez zion lekurik utzi ezustekoari. Aurrean, aurtengo txapelketan sartzea espero ez zuen Oinatz Bengoetxeak merituko hainbat lasterkaldi eta pilotakada jo bazituen ere ezin izan zion itzalik egin hiru aldiz txapeldun izandakoari.Bengoetxea VI.a jendaurrean bultzada handia duen pilotaria bada ere fisikoki asko falta zaiola erakutsi zuen txapelketa nagusian aurrera egiteko. Hemeretzi urteko leitzarra etorkizun handiko pilotaria da, ondo jotzen du pilota eta leku egokian kokatzen da gehienetan. Baina bere ezintasun oihuek atzo ikusarazi zuten bezala oraindik gorputzez egin beharra dauka adituek ikusten dioten mailara iristeko.Patxi Eugik, berriz, seriotasun handiz jardun zuen partida guztian. Aoizkoak partida hasi eta berehalaxe ezarri zuen 5-0ekoa markagailuan. Norgehiagokan garbi gelditu zen Eugik zuen nagusitasuna kantxa erdiko pilotakada harremanean. Aspeko pilotaria bakarrik ari zela zirudienenan Bengoetxea VI.ak hiru tanto erdietsi zituen eta, zaleen txalo zaparradari esker, bizitasun pixka bat hurreratu zuen Beotibarrera: 7-3 ezinezko baten irrino batzuk baino ez.Sakea hartzeaz bat Eugik berriro ere partidaren lema hartu eta lehenengo tantoetako agintea berreskuratu zuen. Partida guztian zehar Bengoetxeak gorriak ikusi zituen lehenengo pilotakari erantzuteko, eta Eugik arazorik gabe dominatu zituen tanto guztiak.

Eugik eskuin eskuan du min

Lehiaren ostean argitu zuen bezala Bengoetxearen seigarren tantoak Eugiren jokoa baldintzatu zuen. 16-6koa igo zuen tantoan Eugiri pilota eskuan sartu eta eskuin eskuko tendoia minberatu zitzaion. Minari eutsiz, Aspeko aurrelariak, kantxara bueltatu eta, bukaera arte iraun zuen.

Ezbeharraren zama zela medio Bengoetxea VI.ak sei tanto erdietsi zituen errenkadan horietako hiru sakez. 17-12koarekin berriro ere oihu gutxi batzuk bueltatu ziren ordurako zeharo isilik zeuden artekarien ingurura. Patxi Eugik airez sarturiko tanto batekin uxatu zituen sor zitezkeen ilusio guztiak. Minari aurre eginez segidan lorturiko azken lau tantoek bukaera jarri zioten Lehiaren ostean Patxi Eugik pilota eskuan sartu zitzaiola eta min hartu zuela zehaztu zuen. Aurrera begira hamabost egunbarru duen partidarako sendatuko den zalantzan zegoen.

eugi 22

BENGOETXEA VI.A 12

Iraupena: 40 minutu.

Pilotakadak: 176.

Saketik: Patxi Eugik 7 eta Bengoetxea VI.ak 4 .

Markagailua: 2-0,4-0, 5-1, 6-2, 7-3, 9-3, 11-3, 12-5, 12-6, 13-6, 15-6, 17-6, 17-,7, 17-9, 17-11, 17-12, 18-12, 20-12 eta 22-20..

Bestelakoak: 2003ko Eskuz Banakako Txapelketako aurren kanporaketa faseko partida. Tolosa Beotibar Udal pilotalekuko harmailak guztiz bete ez baziren ere oso itxura ona erakutsi zuten. Apustuak 100-40ri irten ziren eta artekariek ohi baino lan gutxiago izan zuten. Hurreraturiko publikoak gogoz txalotu zituen Oinatz Bengoetxearen ekintzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.