Juan Martinez Irujok ez du arazorik izan gaur arratsaldean Lehen Mailako Buruz Buruko Txapelketako bere lehen partidan, Yves Salaberri Xala-ri final-zortzirenetan 22-4 irabazi baitio. Sebastian Gonzalezen aurka jokatuko du final-laurdenetan, maiatzaren 3an.
0-1 jarri da irabazten Xala, baina Irujok ondoren 20 tanto egin ditu erreskan. 20-4 egon dira gero, 22-4 bukatzeko. Iruñean aritu dira, Labrit pilotalekuan.
Xalak aurreko kanporaketan 22-7 gainditu zuen Iñigo Pascual.
Atzo gauean Patxi Ruizek 22-13 irabazi zion Iñigo Leitzari final-zortzirenetan, Zornotzan (Bizkaia). Oinatz Bengoetxea izango du aurkari hurrena Ruizek.
Bihar Eibarren (Gipuzkoa) Ruben Beloki eta Imanol Agirre ariko dira. Final-zortzirenetako azken partida, maiatzaren 10ean: Aimar Olaizola-Xabier Urberuaga.
Pilota
Erraz irabazi dio Irujok Xalari
22-4 hartu du mendean Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu